]>
Eguraldi-informazioaren eskuliburua The Weather Report Applet downloads weather information for a given location from the internet and displays the temperature and a symbol representing the current weather conditions in the panel. When clicked on, more information is given, such as the forecast, the time of sunrise and sunset, wind direction, pressure, and more. All units are customizable. 2005 Davyd Madeley 2004 Angela Boyle 2002 2003 2004 Sun Microsystems 1999 2000 Spiros Papadimitriou 1999 2000 Dan Mueth 2008.Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (hizkpol@ej-gv.es) GNOMEren dokumentazio-proiektua Baimena ematen da dokumentu hau kopiatu, banatu eta/edo aldatzeko Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Dokumentazio Librearen Lizentziaren 1.1. bertsioan edo berriago batean ezarritako baldintzak betetzen badira; Atal Aldaezinik, Aurreko azaleko testurik eta Atzeko azaleko testurik gabe. GFDL lizentziaren kopia esteka honetan edo eskuliburu honekin batera ematen den COPYING-DOCS fitxategian aurkituko duzu. Eskuliburu hau GFDL lizentziarekin banatzen diren GNOME eskuliburuen bildumakoa da. Eskuliburu hau bildumatik bereizita banatu nahi baduzu, bana dezakezu, baina eskuliburuari lizentziaren kopia bat gehitu beharko diozu, lizentzian bertan 6. atalean azaltzen den bezala. Enpresek euren produktu eta zerbitzuak bereizteko erabiltzen dituzten izen asko marka erregistratu moduan hartu behar dira. Izen horiek GNOMEren edozein agiritan agertzen direnean, eta GNOMEren Dokumentazio Proiektuko kideak marka komertzialak direla konturatu badira, orduan izen horiek maiuskulaz idatzita egongo dira, osorik edo hasierako letra maiuskulaz jarrita. DOKUMENTUA ETA DOKUMENTUAREN BERTSIO ALDATUAK GNU DOKUMENTAZIO LIBREAREN LIZENTZIAREN BALDINTZEN ARABERA EMATEN DIRA, ETA ONDOREN ZEHAZTEN DIRENAK ONARTZERA BEHARTZEN DUTE: DOKUMENTUA "DAGOEN-DAGOENEAN" EMATEN DA, INOLAKO BERMERIK GABE, EZ ESPRESUKI ADIERAZITAKORIK ETA EZ INPLIZITURIK ERE; BESTEAK BESTE (MUGARIK GABE), EZ DA BERMATZEN DOKUMENTUA EDO BERTSIO ALDATUA AKATSIK GABEA DENIK, MERKATURATZEKO EDO XEDE JAKIN BATERAKO EGOKIA DENIK EDO ARAURIK HAUSTEN EZ DUENIK. DOKUMENTUAREN EDO DOKUMENTUAREN BERTSIO ALDATUAREN KALITATEARI, ZEHAZTASUNARI ETA PERFORMANTZIARI BURUZKO ERANTZUKIZUN OSOA ZUREA DA. DOKUMENTUREN BATEK EDO BERTSIO ALDATUREN BATEK EDOZEIN MOTATAKO AKATSIK IZANEZ GERO, ZUK (EZ HASIERAKO IDAZLEAK, EZ EGILEAK ETA EZ INONGO KOLABORATZAILEK) ZEURE GAIN HARTU BEHARKO DUZU BERRIKUSTEKO, KONPONTZEKO EDO ZUZENTZEKO BEHARREZKO ZERBITZU GUZTIEN KOSTUA. BERME-UKATZE HAU LIZENTZIA HONEN FUNTSEZKO ZATIA DA. EZ DA BAIMENIK EMATEN EZEIN DOKUMENTU EDO BERTSIO ALDATU ERABILTZEKO, BALDIN ETA EZ BADA BERME-UKATZE HAU ONARTZEN. EZINGO DA INONGO ZIRKUNSTANTZIA EDO LEGE-TEORIARIK OINARRI HARTU --EZ ERANTZUKIZUN ZIBILARI BURUZKORIK (ZABARKERIA BARNE HARTUTA) EZ KONTRATUARI BURUZKORIK, EZ BESTERIK-- DOKUMENTU HONEN EDO BERTSIO ALDATU BATEN EGILEA, HASIERAKO IDAZLEA, EDOZEIN KOLABORATZAILE EDO BANATZAILE, EDO ALDERDI HORIEN EDOZEIN HORNITZAILE BESTE PERTSONA BATEN AURREAN ERANTZULE EGITEKO, PERTSONA HORREK EDOZEIN MOTATAKO KALTE ZUZENEKO, ZEHARKAKO, BEREZI, INTZIDENTAL EDO ONDORIOZKOAK JASAN DITUELAKO, BESTEAK BESTE (MUGARIK GABE), BEZEROAK GALTZEAREN, LANA ETEN BEHARRAREN, ORDENAGAILUAK EZ IBILTZEAREN EDO GAIZKI IBILTZEAREN ONDORIOZKO KALTEAK, EDO DOKUMENTUA NAHIZ HAREN BERTSIO ALDATUAK ERABILTZETIK ONDORIOZTATZEN DIREN EDO ERABILERA HORREKIN ZERIKUSIA DUEN EDOZEIN KALTE EDO GALERA, ALDERDIARI KALTE HORIEK GERTA ZITEZKEELA ADITZERA EMAN BAZAIO ERE. DavydMadeley GNOME proiektua
davyd@madeley.id.au
Angela Boyle Sun GNOMEren dokumentazio-taldea Sun Microsystems Spiros Papadimitriou GNOMEren dokumentazio-proiektua
spapadim+@cs.cmu.edu
Dan Mueth GNOMEren dokumentazio-proiektua
d-mueth@uchicago.edu
2.12 bertsioa 2005eko martxoa Davyd Madeley 2.10 bertsioa 2005eko martxoa Davyd Madeley 2.8 bertsioa 2004ko iraila Angela Boyle GNOMEren dokumentazio-proiektua Eguraldi-informazioaren miniaplikazioaren eskuliburua, 2.4 bertsioa 2004ko otsaila Sun-eko GNOMEren dokumentazio-taldea GNOMEren dokumentazio-proiektua Eguraldi-informazioaren miniaplikazioaren eskuliburua, 2.3 bertsioa 2003ko urtarrila Sun-eko GNOMEren dokumentazio-taldea GNOMEren dokumentazio-proiektua Eguraldi-informazioaren miniaplikazioaren eskuliburua, 2.2 bertsioa 2002ko abuztua Sun-eko GNOMEren dokumentazio-taldea GNOMEren dokumentazio-proiektua Eguraldi-informazioaren miniaplikazioaren eskuliburua, 2.1 bertsioa 2002ko uztaila Sun-eko GNOMEren dokumentazio-taldea GNOMEren dokumentazio-proiektua Eguraldi-informazioaren miniaplikazioaren eskuliburua, 2.0 bertsioa 2002ko martxoa Sun-eko GNOMEren dokumentazio-taldea GNOMEren dokumentazio-proiektua GNOMEren eguraldiaren miniaplikazioa 2000 Spiros Papadimitriou spapadim+@cs.cmu.edu Dan Mueth d-mueth@uchicago.edu GNOMEren dokumentazio-proiektua Eskuliburu honetan Eguraldi-informazioaren 2.12 bertsioa azaltzen da. Ohar-bidaltzea Eguraldi-informazioaren miniaplikazioari buruzko akatsen berri emateko edo oharrak bidaltzeko, GNOMEra oharrak bidaltzeko orrian aurkituko dituzu argibideak.
Eguraldi-informazioa Sarrera
Eguraldi-informazioa Eguraldi-informazioa erakusten du. Eguraldiaren ikonoa eta uneko tenperatura ditu.
Eguraldi-informazioak Estatu Batuetako National Weather Service (NWS) zerbitzarietatik (Interactive Weather Information Network (IWIN) barne) eta beste eguraldi-zerbitzu batzuetatik deskargatzen du eguraldiari buruzko informazioa. Eguraldiari buruzko informazioa eta iragarpenak ordenagailuan ikusteko erabil dezakezu Eguraldi-informazioa. Ordenagailua suebaki baten atzean badago, proxy zerbitzari bat beharko duzu eguraldi-zerbitzarietan sartu ahal izateko. Proxy zerbitzaria erabiltzeko GNOME mahaigaina konfiguratzeko, erabili hobespen-tresnak Internet konexioetarako erabili beharreko proxy zerbitzaria zehazteko. Eguraldi-informazioak kokaleku lehenetsiari edo zuk zehaztutakoari buruzko informazio hau bistaratzen du: Nolako eguraldia egiten duen adierazten duen ikono bat. Ikus . Uneko tenperatura. Paneleko eguraldi-ikonoak Ikonoa Azalpena Eguzkitsua Gaua Eguzkitsu eta ona dago. Zertxobait hodeitsua Gaua, zertxobait hodeitsua Ostarteak daude. Hodeitsua Hodeiak daude. Lainotsua Lainoa dago, edo estalia dago. Euria Euria ari du, edo hezetasun handia dago. Elurra Elurra ari du. Ekaitza Ekaitz-giroa dago. Eguraldi-informazioa panel bati gehitzeko Eguraldi-informazioa panel batean gehitzeko, egin klik eskuin-botoiarekin panelean, eta aukeratu Gehitu panelari. Hautatu Eguraldi-informazioa, Gehitu panelari elkarrizketan, eta hautatu Ados.
Hobespenak Hobespenen elkarrizketan sartzeko, egin klik eskuineko botoiarekin paneleko Eguraldi-informazioan.
Eguraldi-informazioaren menua Laster-menua
Kokaleku jakin batera aldatzea
Kokaleku-hobespenak Kokaleku-hobespenak
Eguraldi-informazioa panel batean lehen aldiz gehitzen duzunean, aplikazioak Pittsburg, Pennsylvaniako eguraldia erakusten du lehenespenez. Beste leku bateko eguraldia ikusteko, jarraitu urrats hauek: Egin klik eskuineko botoiaz aplikazioan. Aplikazioaren laster-menuan, aukeratu Hobespenak. Eguraldiaren hobespenen elkarrizketa-koadroa irekiko da. Hautatu Kokalekua fitxa. Kokalekua atal fitxadunean hainbat eskualde, azpieskualde eta herriren zerrenda ematen da. Eskualde bateko azpieskualdeak ikusteko, egin klik eskualdearen ondoko gezian. Azpieskualde bateko herriak ikusteko, egin klik azpieskualdearen ondoko gezian. Egin klik herri batean. Aplikazioa herri horretako eguraldiaren informazioa eskuratzen ari den bitartean, "Eguneratzen" argibidea bistaratuko da ikonoa seinalatzean. Egin klik Itxi botoian, Eguraldiaren hobespenen elkarrizketa-koadroa ixteko. Nahi izanez gero, saiatu zure herriaren izena bilatzen Bilatu eremuan izena sartuz. Kontuan hartu: elkarren ondoan dauden hirien kasuan, edo aireporturik ez duten hirien kasuan, agian hurbil dagoen eskualdeko beste hiri bat hautatu beharko duzu.
Eguraldi-informazioa eguneratzea Eguraldi-informazioak panelean bistaratzen duen informazioa eguneratzeko, egin klik eskuineko botoiaz ikonoan, eta aukeratu Eguneratu. Eguraldi-informazioa maiztasun jakin batekin eguneratzeko, jarraitu urrats hauek: Joan laster-menura, eta hautatu Hobespenak. Orokorra fitxaren azpiko Eguraldiaren hobespenen elkarrizketa-koadroan, hautatu Eguneratu automatikoki ... minutuz behin aukera. Erabili minutuen biratze-botoia Eguraldi-informazioa eguneratzeko maiztasuna zehazteko. Lehenespenez, hogeita hamar minutuz behin eguneratzen da. Egin klik Itxi botoian, Eguraldiaren hobespenen elkarrizketa-koadroa ixteko. Unitateak aldatzea
Hobespen orokorrak Hobespen orokorrak
Joan laster-menura, eta hautatu Hobespenak. Orokorra fitxaren azpiko Eguraldiaren hobespenen elkarrizketa-koadroan, hautatu erabili nahi duzun neurri-unitatea. Hainbat neurri daude aukeran: metrikoak, anglosaxoiak, nazioarteko sistemakoak eta beste hainbat. Lehenetsia izango da gure ustez zure eskualdean erabiltzen dena, zure hautapen lokaletan oinarrituta.
Xehetasunak To view detailed weather information, right-click on the Weather Report, then choose Details. The Weather Report displays the Details dialog. The Details dialog contains the following default tabbed sections: Uneko egoera Iragarpena Radar-mapa (aukerakoa) Uneko egoera
Eguraldi-informazioaren xehetasunak Eguraldi-informazioaren xehetasunak
Uneko egoera atal fitxadunean datu hauek ematen dira: Herria Nongo eguraldiaz ari den. Azken eguneratzea Eguraldi-zerbitzarian noiz egin den azken eguneratzea. Egoera Eguraldiaren egoera orokorra. Zerua Zeruaren egoera orokorra. Tenperatura Uneko tenperatura. Kondentsazio-puntua Kondentsazioa zein tenperaturatan gertatzen den. Hezetasuna Atmosferako hezetasunaren ehunekoa. Haizea Haizeak nondik jotzen duen eta zein abiaduratan. Presioa Presio atmosferikoa. Ikusgaitasuna Dagoen argiarekin eta egoera atmosferikoarekin ikusten den eremua. Egunsentia Zure herrian eguzkia aterako den orduaren kalkulua Eguzki-sartzea Zure herrian eguzkia sartuko den orduaren kalkulua Egunsentiaren eta eguzki-sartzearen orduak kalkulatzeko, ordenagailuan gordeta dagoen latitude- eta longitude-informazioa erabiliko da. Baldintza batzuk, argiak airean zehar duen errefrakzioa esate baterako, zailak dira modelatzen. Horren ondorioz, egunsentirako eta eguzki-sartzerako kalkulatutako balioek 10 minutu arteko desfasea izan dezakete.
Iragarpena Iragarpena atal fitxadunean leku horretarako hurrengo egunetarako (normalean hurrengo bost egunetarako) iragarpena bistaratzen da. AEBetako, Australiako eta Erresuma Batuko leku batzuetarako bakarrik daude erabilgarri iragarpenak. Radar-mapa Lehenespenez, Radar-mapa atal fitxaduna ez da bistaratzen Iragarpenaren elkarrizketa-koadroan. Radar-mapak www.weather.com gunetik deskargatzen ditu Eguraldi-informazioak. Radar-mapa ez badago erabilgarri www.weather.com gunean, galdera-marka bat bistaratuko da. www.weather.com webgunera joateko, egin klik Bisitatu Weather.com botoian. Radar-mapa gaitzeko, jarraitu urrats hauek: Joan Eguraldiaren hobespenen elkarrizketara: hautatu laster-menuko Hobespenak. Orokorra fitxan, hautatu Gaitu radar-mapa aukera. Lehenespenez, radar-mapak www.weather.com gunetik deskargatzen ditu Eguraldi-informazioak. Hautatu Erabili helbide pertsonalizatua radar-maparentzat aukera, radar-mapak beste Internet helbideren batetik deskarga ditzan. Idatzi helbidea Helbidea testu-koadroan. Kokaleku gehienek ez dute radar-mapa lehenetsirik, AEBetatik kanpokoek bereziki. Kokaleku gehienek zure URL pertsonalizatua sartzea eskatuko dizute, radar-mapa lortu ahal izateko.